Sarien deialdiak 2030 Agendarekin konprometitutako euskal ekosistema bat dagoela erakutsi digu, 149 hautagaitza aurkeztu baitira guztira sarietara. Ekainaren 21ean (asteazkena) 18:00etatik aurrera izango da sariak emateko gala, BBK Aretoan

Cadena Ser Euskadik eta BBK-k batera antolatutako Premios ODS sarien Lehen edizioak agerian uzten du enpresen eta elkarteen sareak, hirugarren sektoreko erakundeek, ikastetxeek edo baita pertsonek maila indibidualean ere Euskadin Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeari ematen dioten garrantzia. 149 hautagaitza izan dira guztira sari hauek lortzeko lehian, eta ekimen publikoa eta inbertsio pribatua uztartzen dituzten proiektuak aurkeztu dituzte horretarako, tamaina oso desberdina eta beren jarduketa-eremuei dagokienez askotariko hedadura duten enpresetatik aurkeztutakoak, hain zuzen ere. Azken batean, helburu bakar bat daukan aberastasuna: etorkizuna ODS Helburuak errealitate izatea lortzeko konpromisopean eraikitzea.

Ekosistema horren argazkiaren zati adierazgarri bat lortzeko asmoz, sariak, Helburu guztiak biltzen dituztelarik, bost kategoriatan banatuta daude:

  • Pertsonak: hautagaitza gehien eragin dituen kategoria (62) zuzenean dago lotuta Lehen ODSarekin (Pobrezia desagerraraztea), 2. ODSarekin (Zero gose), 3. ODSarekin (Osasuna eta Ongizatea), 4. ODSarekin (Kalitatezko hezkuntza) eta 5. ODSarekin (Genero-berdintasuna).
  • Planeta: natura-baliabideen osasunean eta klima-aldaketaren aurkako borrokan inpaktu positiboa duten proiektuak biltzen dituen kategoria (42 hautagaitza) zuzenean dago lotuta 6. ODSarekin (Ur garbia eta saneamendua), 12. ODSarekin (Produkzio eta kontsumo arduratsuak), 13. ODSarekin (Klimaren aldeko ekintza), 14. ODSarekin (Itsaspeko bizitza) eta 15. ODSarekin (Lehorreko ekosistemetako bizitza).
  • Oparotasuna: naturarekin bateragarria den aurrerabide ekonomiko, sozial eta teknologikoa ardatz duen kategoria (29 hautagaitza) zuzenean dago lotuta 7. ODSarekin (Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea), 8. ODSarekin (Lan duina), 9. ODSarekin (Industria, berrikuntza eta azpiegiturak), 10. ODSarekin (Desparekotasunak murriztea) eta 11. ODSarekin (Hiri eta erkidego jasangarriak).
  • Bakea: gure gizartearen indarkeriarik gabeko ikuspegia defendatzen eta harmonian oinarritutako bizikidetza sustatzen duen kategoria (5 hautagaitza) zuzenean dago lotuta 16. ODSarekin (Bakea, justizia eta erakunde sendoak).
  • Itunak: 2030 Agendari modu partekatuan ekiteko aliantza sendoak sustatzen dituen kategoria (11 hautagaitza) zuzenean dago lotuta 17. ODSarekin (Helburuak lortzeko aliantzak).


Epaimahaiaren erabakia zein den ekainaren 14an jakingo da, 12:20tik aurrera, Radio Bilbao irratiaren Hoy por Hoy Bilbao-Bizkaia irratsaioaren bidez. Ekainaren 21ean arratsaldeko seietatik aurrera izango da sariak emateko gala, Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia, 19-21).